ZURE BEHARREI IRTENBIDEA EMATEN LAGUNDUKO DIZUGU
Diseinu politaz haratago, ikas proiektuak eskatzen dituen aldaketei lagunduko dien espazio bat nahi?
Metodologia berriekiko sentsibilitatea eta ezagutza duen lantalde baten premian ahal zaude?
Kanpo espazioak ematen dituen aukera hezitzaileak aztertu nahian zabiltzate?
Obra hitza entzun bezain pronto urduri jartzen zara? Prozesuan hezkuntza komunitatearen iritziak jaso nahi, baina antolatzeko zailtasunak dituzu?
Buruan duzun hori errealitate bilakatu nahi baduzu edota ideia faltan bazaude ere, ondoan izango gaituzu hasieratik eta bukaera arte.
GURE PROZESUA
A-HEZKUNTZA ESPAZIOEN PLANGINTZA OROKORRAK
Epe luzera begirako aldaketa batetan, eraikina osotasunean aztertuko duen plangintza eta bide-orria eman beharreko lehen urratsak dira.
``Espazioak hezkuntzaren zerbitzura´´ hitzaldiak ikas komunitatea ildo berean jartzea ahalbidetuko du.
Komunikazioa eta ikas komunitate osoaren ekarpenak beharrezkoak dira proiektuan arrakasta lortzeko.
Eraikinaren irudi orokorrak hurrengo urteetan izan dezakeen bilakaera ulertzen lagunduko du. Aurrera begirako perspektiba horrekin eraldaketa fase posibleak aztertuko dira, baita proiektu edo obra konkretuak burutzeko aukera ere.
B-PROIEKTUA
Proiektu fase ezberdinak lantzen ditugu eraberritze lan zein obra berrietan, behar ezberdinetara egokitzen garelako.
Proiektua garatuko den gune edo etapa konkretua erabakita, lekuari egokitutako prozesu parte hartzaile espezifikoa egingo da.
Feedback etengabea bilatuko da prozesu parte hartzailearen barnean, azken diseinu egokia lortu arte.
Proiektua ikastetxean edota herrian azalduko da, hasierako gaiaren plazaratzearen ostean, zirkulua borobilduz.
Eraldaketaren ostean, ez da harremana eteten. Jarraipenari garrantzia ematen diogu. Ikasleak espazioa bizitzen ikustea izugarri gustatzen zaigu!
GURE LANA GARATZEKO OINARRIAK HAUEK DIRA
Egiten dugunean sinesten eta egiten dugunarekin gozatzen dugu.
Esperientziak erakutsi digu ilusio horrek partaide guztiengana hedatzeko indarra duela eta prozesutik haratago, emaitzan islatzen dela.
HEZKUNTZAREN ZERBITZURA GAUDE
KALITATEZKO PROIEKTU INTEGRAL BERRITZAILEAK DIRA GUREAK
PROZESU PARTEHARTZAILEETAN OINARRITZEN GARA
PROIEKTUETAN NATURAREN ERRESPETUZKO INTEGRAZIOAREN ALDE EGITEN DUGU
ZER ESKAINTZEN DUGU?
ARKITEKTURA PROIEKTU INTEGRAL baten baitan, esperientziak jarraitu beharreko pausuak zehaztera eraman gaitu.
Bidelagun izango gaituzu, hezkuntza komunitate osoarekin lankidetzan osatuko den diseinua eta hezkuntza proiektua eskutik joan daitezen.
PROIEKTU INTEGRALAK
HEZKUNTZA ESPAZIOEN PLANGINTZA OROKORRAK
PROIEKTUAK: OBRA BERRIA / ERABERRITZEAK / KANPO ESPAZIOAK
AHOLKULARITZA
TESTIGANTZAK
Ezagutu gurekin proiektu integrala egin duten pertsonen iritziak:





