TAILERRA

oskol-arkitektura-tailerra-taller-de-arquitectura

Anitzak dira. Urteen buruan eratutakoak, eraiki berriak, amestuak eta sortzeke daudenak. Etengabean, espazioetan bizi gara, espazioak bizi ditugu. Hauek eta gure arteko harremanaren bitartekari da tailerra.


Ibilbide desberdinen bateratzetik eratzen da OSKOL Arkitektura Tailerra.

Oskol AT osatzen dugu:

AITOR AXPE OYANGUREN

Oskol barruan izan ditugu:

PABLO CARRETÓN GIL

MAIALEN GARATE ELKORO

LIDE MAR BARRUTIA

MAIALEN VELARDE MUJIKA

MIREN RODRÍGUEZ ESCALANTE

 

 


Gure lana garatzeko OINARRIAK hauek dira:

 

>HEZKUNTZAREN ZERBITZURA GAUDE

Arkitektura jendartea eraldatzeko tresna garrantzitsua dela jabetuta, hezkuntzari zerbitzua eman nahi izan diogu azken urteetan, egun pil-pilean dauden pedagogia berritzaileek merezi eta behar duten espazioa lagun izan dezaten.

 

 

>PROZESU PARTE HARTZAILEETAN OINARRITZEN GARA

Beste era bateko arkitekturan sinesten dugu Oskolen, pertsonekin eta pertsonentzat diseinatuz. Prozesu parte-hartzaileen bitartez eta gertuko harremana sustatuz, bidelagun izateko konfiantzazko zubiak eraikitzen ditugu.

 

 

>KALITATEZKO PROIEKTU INTEGRAL BERRITZAILEAK DIRA GUREAK

Etengabeko ikaskuntza eta berrikuntzekiko jakin-mina gure ardatz dira. Momentuko behar eta arazoen azterketatik abiatutako soluzio edota ebazpenak islatzen dira gure proiektuetan.

Kalitatea zentzu zabalean ulertuta, egungo egoerara eta kasu bakoitzera mimoz egokitutako arkitektura proiektu integralak dira gureak.

 

 

>PROIEKTUETAN NATURAREN ERRESPETUZKO INTEGRAZIOAREN ALDE EGITEN DUGU

Naturaren parte garen heinean, eskaintzen digun onena ulertu, barneratu zein erabiltzen saiatzen gara. Bestetik, gure jardunak besteengan duen eraginaren jabe izanik, errespetuzko harreman bat ezartzea gure erantzukizuna dela ulertzen dugu.

Oskolen lanetan naturaren integrazioa, eraginkortasun energetikoa, barne-giro osasuntsua eta material naturalen erabilera aurkituko dituzu, forma organikoak eta konfort egoerak berez gauzatzen direlarik.

Hormak eraikiz, mugak eraitsiz
ta pentsamendu librean
horma amilduz mundu hobe bat
eraikitzeko idean.

Oskol bat bada babeslekua
geldiezinen bidean
bizkar gainean ta mimo handiz
joango zarete gurean. 

(Maialen Velarde Mujika, 2018)