ERABERRITZEAK / BIRGAITZEAK

Eraikinak zehaztasunez aztertzen ditugu, birgaitze edota eraberritze egoki baterantz konponbide aproposenera helduz.

Sistema jasangarriak proposatzen ditugu, konfort-a eta osasungarritasuna eta bizigarritasuna eskeiniz.

oskol-reforma-eraberritzeak
oskol-taller-de-arquitectura-obra-nueva

OBRA BERRIA

Obra berriko proiektuak garatzen ditugu, fase guztiak jorratuz.

Egoera bakoitzaren helburua medio eta bezeroaren nahiak kontutan hartuta proiektu egokiena sortzen dugu.

- OINARRIZKO PROIEKTUA
- GAUZATZE/EXEKUZIO PROIEKTUA
- OBRA-ZUZENDARITZA + OBRA AMAIERA PROIEKTUA

HIRIGINTZA

Hirigintza lurralde zein inguruarekiko errespetuan oinarritzen dugu.

Espazio publiko ezberdinak diseinatu izan ditugu. Partaidetza oinarri izanda garatutako kanpo espazio zabalak ere bai, hezkuntza guneetako patioak kasu.

oskol-taller-de-arquitectura-urbanismo
oskol-taller-de-arquitectura-certificados-energeticos

ZIURTAGIRI ENERGETIKOAK

Araudi europarrei jarraikiz, 2013ko ekainaren 1etik aurrera, higiezinen jabeek eraginkortasun energetikoko ziurtagiri bat eduki beharko dute horiek saldu edo alokatzeko. Eredu gisa, herri-administrazioek ere ziurtagiri bera eduki beharko dute haien eraikinetan.

Higiezinaren (eraikin osoaren edo zati baten) eraginkortasun energetikoa ebaluatuko du ziurtagiriak, eta kalifikazio bat emango dio A (eraginkorrena) eta G arteko letra baten bidez. Agiriak hamar urtez balioko du.

ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOA (EIT)

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT), eraikinaren zimendu, egitura, fatxada, teilatu eta instalazio garrantzitsuenen ikuskaritza bisuala da.

Ikuskaritza hauetatik txosten bat sortzen da ikuskatutako elementu guztien egoera jasoz. Hau eraikinaren egoera azalerazten duen amaierako irizpen batekin laburbiltzen da. Kontserbaziorako aplikatu beharreko neurri zuzentzaileak ere jasoko ditu informe honek.

oskol-taller-de-arquitectura-inspeccion-tecnica-edificio
oskol-taller-de-arquitectura-licencias-informes

LIZENTZIAK / TXOSTENAK

Lokal, bulego edota bestelako eraikin batek aktibitate komertzial, industrial edo zerbitzutako bat burutu nahi badu,udal lizentzia eskatu beharra dauka bizigarritasun eta erabilera baldintzak ziurtatzen dituela frogatuz.

2 Lizentzia mota bereiztu daitezke, pertsonekiko sor dezaketen ondoez eta arriskuen arabera.
- Jarduera/aktibitate lizentzia.
- Instalazioak martxan jarri edota zabaldu aurreko komunikazioa.

AHOLKULARITZA / LAGUNTZA TEKNIKOA

Aholkularitza zein laguntza teknikoa eskaintzen dugu hainbat gairi dagozkienez. Hezkuntza espazioetan + bioeraikuntza eta osasun neurketetan adituak.

oskol-taller-de-arquitectura-asesoramiento-soporte-tecnico
oskol-taller-de-arquitectura-ambiente-interior-saludable

BARNE GIRO OSASUNTSUA

Barne giro osasuntsu bat eskaintze aldera, aholkularitza zerbitzua ematen da. Ingurugiro neurketak burutzen ditugu eta azalerazten diren arazoei konponbidea ematen diegu.

Arkitektura jasangarriaren alde egiten dugu, barne giro osasuntsuak diseinatuz. Honetarako erabiliko diren materialen eta egitura elementuen eraginkortasuna eta kutsatze maila, eraikuntza prozesua bera, barne espazioen kalitatea, hirigintza eta eraikinak inguruarekiko eta pertsonekiko daukan inpaktua hartuko dira kontutan besteak beste.

HEZKUNTZA

Hezkuntza proiektuen garapenerako espazioen eraldaketaren inguruko hausnarketa, lanketa eta gauzatzean pasa ditugu azken urteak.

Hezkuntza proiektu arkitektoniko integralak eskaintzen ditugu, non proiektuaren barne hainbat modulu kokatzen ditugun. Hauetan, hezkuntza komunitateko eragile ezberdinek parte har dezakete.

oskol-taller-de-arquitectura-educacion
oskol-taller-de-arquitectura-talleres-formacion-conferencias

TAILERRAK / FORMAKUNTZA-HITZALDIAK

Espazioen inguruko formakuntza saioak zein tailerrak eskaintzen ditugu, gai ezberdinei lotuta. Tailerrak atal teoriko eta praktikoa.

3D EGITURAK

``Konfiantzaren pedagogia´´n  garrantzia handia hartzen duten 3D egituren inguruan lanketa berezitu bat burutu izan dugu.

 Hiru dimentsioko esperientziek pentsamendurako prestatzen dute umearen burua. Horretarako, errealitate konplexu bezain aberatsa miatzeko eta ikertzeko aukera eskaintzen diogu egitura hauekin.

Azterketa ezberdinen ondorioetatik abiatuz eta segurtasun legeak kontutan izanik, espazio konkretu bakoitzera egokitzen diren 3D egiturak diseinatzen ditugu.

oskol-taller-de-arquitectura-3d